Ekitaldiak Segurtasuna

Josu Erkoreka eta Miquel Iceta buru direla elkartuko da Transferentzien Batzorde Mistoa Bilbon

2021.eko maiatzak 10, 12:00 2021.eko maiatzak 10, 12:30 Josu Erkoreka eta Miquel Iceta buru direla elkartuko da Transferentzien Batzorde Mistoa Bilbon
2021-05-10 12:00 - 12:30
Euskadiko Artxibo Historikoa / Archivo Histórico de Euskadi, Bilbao, C/ María Díaz de Haro, 3
Ekitaldiko kargudunak: Josu Erkoreka Gervasio, Olatz Garamendi Landa, Pedro María Azpiazu Uriarte, Arantxa Tapia Otaegi, Iñaki Arriola López, Beatriz Artolazabal Albeniz, Bingen Zupiria Gorostidi, Sabino Torre Díez, Begoña Pérez de Eulate González
Beste gonbidatu batzuk: Miquel Iceta, Ministro de Política Territorial y Función Pública
lege-oharra

Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua eta Miquel Iceta Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroa buru direla elkartuko da astelehenean, maiatzaren 10ean, 12:00etan, Euskadiko Artxibo Historikoaren egoitzan, Transferentzien Batzorde Mistoa, Euskadira beste 4 eskumen eskualdatzeko akordioak onartu eta izenpetzeko. 

Bilera amaitzen denean, 12:45 aldera, Josu Erkorekak, Miquel Icetak eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Olatz Garamendik prentsaurrekoan azalduko dituzte hartutako akordioak. Prentsaurrekoa Euskadiko Artxibo Historikoaren eraikineko -1. solairuan emango dute. 

* Osasun-araudia errespetatzeko, bilera hedabide grafikoen pool bidez grabatuko da eta Irekia bidez eskainiko da. Prentsaurrekoa: Hedabide guztientzat zabalik egingo da, eta Irekian streaming bidez emango da.

BILERA ERDI-PRESENTZIALA

Bilera, erdi-presentziala izango da, eta parte-hartzaile batzuk, beraz, bideokonferentzia bidez konektatuko dira. Bi buruez gainera, bileran izango dira:  

 Eusko Jaurlaritza:

  • Olatz Garamendi, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua.
  • Pedro Azpiazu, Ekonomia eta Ogasuneko sailburua.
  • Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua.
  • Iñaki Arriola, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua.
  • Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua.
  • Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua
  • Sabino Torre, Araubide Juridikoko sailburuordea.
  • Begoña Pérez de Eulate, Transferentzien Batzorde Mistoko idazkaria eta Autogobernuko zuzendaria.

 Espainiako Gobernua:

  • Víctor Francos Díaz, Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko estatu idazkaria.
  • Miryam Álvarez Páez, Lurralde Koordinazioko idazkari nagusia.
  • Denis Itsaso, Espainiako Gobernuaren ordezkaria Euskadin.
  • Inés Olóndriz de Moragas, Autonomia eta Toki Finantzazioko idazkari nagusia.
  • Mónica García, Aurrekontu Egonkortasuneko eta Lurraldeko Finantza Kudeaketako idazkari nagusia
  • Carmen Cuesta Gil, Autonomia eta Toki Lankidetzako zuzendari nagusia.
  • Ángel Luis Ortiz González, Espetxe Erakundeetako idazkari nagusia.
  • Miguel Ángel Vicente Cuenca, Zigor Exekuzioko eta Gizarteratzeko zuzendari nagusia. Barne Ministerioa.
  • Jaime Moreno García-Cano, Lurreko Garraioko zuzendari nagusia.
  • Ana Santos Aramburu, Liburutegi Nazionaleko zuzendaria. Kultura eta Kirol Ministerioa.
  • Jorge García Carreño, Transferentzien Batzorde Mistoko idazkaria eta Autonomia Erkidegoekiko Aldebiko Harremanetarako zuzendariordea.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Miquel Iceta, Ministro de Política Territorial y Función Pública