Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako 2021 laguntza Plana aurkeztuko duTolosan

2021.eko maiatzak 06, 09:30 2021.eko maiatzak 06, 11:30 Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako 2021 laguntza Plana aurkeztuko duTolosan
2021-05-06 09:30 - 11:30
Lehiberri Zentroa, Tolosa, Apatta kalea, 1 Apatterreka Industrigunea, 20400 Tolosa
Ekitaldiko kargudunak: Aitor Urzelai Inza, Leyre Madariaga Gangoiti, Mikel Amundarain Leibar, María Ainhoa Ondarzabal Izaguirre, Iñigo Ansola Kareaga, Alexander Boto Basteguieta, Javier Plasencia Cuadrado

Eusko Jaurlaritzak aurkeztuko die Tolosaldeko enpresei Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ETEentzako 2021eko laguntza-plana. Informazio-jardunaldia, Tolosaldeako Garapen Agentziarekin elkarlanean antolatua, Tolosako Lehiberri Zentroan izango da 9: 30etik 11: 30era.


2021eko ETEentzako laguntza-planak 68 programa biltzen ditu, 433 milioi euroko aurrekontuarekin, ekonomia suspertzeko helburuarekin, kalitatezko enplegua sortuz, bereziki Euskadiko garapen jasangarriari erreparatuta. Laguntzen % 40 I+G+b programetara bideratzen dira, baina nazioartekotzeko, ekintzailetzarako, energia-kudeaketarako eta ekonomia zirkularrerako laguntzak gehitzen dira, besteak beste.

Aurkezpena zabalik dago bertaratu nahi duten komunikabideentzat. Edukiera muga dela-eta, zure hedabideak bertaratu nahi badu, jar zaitez aurrez harremanetan gurekin:

Nora Garay / T. 677719568

Nagore García de Vicuña/ T. 630986610

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak