
Jone Berriozabalek PEGIPen Zuzendaritza eta Koordinazio Batzordearen bilera zuzenduko du
2021.eko apirilak 22, 10:00 2021.eko apirilak 22, 10:30 Jone Berriozabalek PEGIPen Zuzendaritza eta Koordinazio Batzordearen bilera zuzenduko duErakunde Harremanetarako Sailburuorde Jone Berriozabalek Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko Plan Estrategikoaren (PEGIP) Zuzendaritza eta Koordinazio Batzordearen bilera zuzenduko du.
Hauek dira batzordearen eginkizunak:
- Plana bultzatzea eta haren jarraipena egitea
- Jarduteko estrategiak definitzea
- Gatazkak konpontzea eta gorabeherak kudeatzea
- Mugarriak eta entregatzekoak onartzea
- Planaren alderdi guztiak koordinatzea
Bilera horretan izango dira, halaber, Sabino Torre, Araubide Juridikoko Sailburuordea; José María Armentia, Funtzio Publikoko Sailburuordea; Jordi Campàs, Europako Ekonomia eta Funtseko Sailburuordea; Javier Losa, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko Zuzendaria; Javier Bikandi, Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaria; Juan María Barasorda, Funtzio Publikoko Zuzendaria; Amaia Jauregiberri, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Zerbitzu Zuzendaria; Josu Iñaki Garay, Aurrekontuen Zuzendaria; eta Humberto Unzueta, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Komunikazio Arduraduna.


