Bingen Zupiriak Saison Québec – Pays Basque (Quebec – Euskadi denboraldia) aurkezteko prentsaurrekoan parte hartuko du

2021.eko martxoak 24, 10:30 2021.eko martxoak 24, 11:00 Bingen Zupiriak Saison Québec – Pays Basque (Quebec – Euskadi denboraldia) aurkezteko prentsaurrekoan parte hartuko du
2021-03-24 10:30 - 11:00
Tabakalera, Donostia-San Sebastián, Mandasko Dukearen Pasealekua, 52
Ekitaldiko kargudunak: Bingen Zupiria Gorostidi, Irene Larraza Aizpurua
lege-oharra

Saison Québec – Pays Basque (Quebec – Euskadi denboraldia), Quebeceko eta Euskadiko hiri nagusietan 2021. eta 2022. urteetan zehar burutuko den programa kultural eta artistikoa aurkeztuko da bihar, martxoak 24, 10:30ean, Donostiako Tabakaleran. Joan-etorriko egitasmo honen helburua da euskal kultura eta sorkuntza garaikideari Quebecen leiho bat irekitzea eta, era berean, Quebeceko sortzaileen lana Euskadin erakustea, hizkuntza, kultura eta artearen bidez bi herrialdeen arteko harremana estutzea jomuga. Horrekin batera, egitasmo honen baitan burutuko den lehenbiziko ekitaldia aurkeztuko da, Euskal eta quebectar zinema ziklo trukaketa.

  • EGUNA: martxoak 24, asteazkena                                          
  • ORDUA: 10:30
  • LEKUA: Tabakalera, Z aretoa. Andre zigarrogileen plaza, 1. Donostia.

 

Parte hartuko dutenak:

  • Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua
  • Isabelle Dessureault, Quebecen ordezkaria Iberiar Penintsularako
  • Irene Larraza, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria
  • Joxean Fernandez, Euskadiko Filmategiko zuzendaria
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak