Emakumeen ahalduntzearen abangoardia diren tokiko eta eskualdeko gobernuak. Euskadiko, Flandriako eta New Yorkeko esperientziak.

2021.eko martxoak 22, 16:00 2021.eko martxoak 22, 17:00 Emakumeen ahalduntzearen abangoardia diren tokiko eta eskualdeko gobernuak. Euskadiko, Flandriako eta New Yorkeko esperientziak.
2021-03-22 16:00 - 17:00
Online
Ekitaldiko kargudunak: Beatriz Artolazabal Albeniz
lege-oharra

Eusko Jaurlaritzak eta Flandriako Gobernuak antolatu dute ekitaldi birtual hau, eta Europako eskualdeetako gobernuen jardunbide egokiak nabarmentzea eta erakustea du helburu, emakumeen ahalduntzean eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko borrokan abangoardian baitaude beren gobernu-eskumenen barruan.

Hizlariak:

Beatriz Artolazabal, Euskal Autonomia Erkidegoko Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburua.

Bart Somers, Barne Arazoetako, Administrazio Gaietako, Gizarte Integrazioko eta Aukera Berdintasuneko Flandriako ministroa.

Penny Abeywardena, New Yorkeko Nazioarteko Gaietarako komisarioa.

Izena ematea helbide honetan:

http://emakunde.encuesta.euskadi.net/index.php/survey/index/sid/223159/newtest/Y/lang/en

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak