
0
Lehendakaria Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualde Berriaren Batzarraren bilera telematikoaren buru izango da
2021.eko martxoak 16, 16:00 2021.eko martxoak 16, 17:30 Lehendakaria Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualde Berriaren Batzarraren bilera telematikoaren buru izango daIREKIAK EKITALDI HONEN ESTALDURA EGIN ZUEN AUDIO, BIDEO ETA ARGAZKI(AR)EN BIDEZ.
lege-oharra
Lehendakaria Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualde Berriaren Batzarraren bilera telematikoaren buru izango da. Bilera horretan Akitania Berriko presidente Alain Roussetek eta Nafarroako lehendakari María Chivitek hartuko dute parte. Lehendakariarekin batera, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari izango dira Arantxa Tapia, Jokin Bildarratz eta Javier Hurtado sailburuak.
Bileran 2020ko jardueren balantzea egingo da eta aurtengo aurrekontu-orientabideak aztertuko dira. Gainera, topaketak pandemiak (bereziki, mugaren itxiera) mugaz gaindiko herritarrengan dituen ondorioak aztertuko ditu, eta 2021-2027 Euroeskualdearen Plan Estrategikoa berritzeari ekingo dio.
Ez dago irekita hedabideentzat.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan