
Garamendi sailburua eta Iceta ministroarekin bilduko da transferentziei bultzada bat emateko
2021.eko martxoak 03, 10:00 2021.eko martxoak 03, 11:30 Garamendi sailburua eta Iceta ministroarekin bilduko da transferentziei bultzada bat emateko- Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburu Olatz Garamendik eta Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministro Miquel icetak aurrez aurre egingo duten lehen bilera izango da
- Administrazio publikoko bitartekotasun handiari buruzko gaiei buruz ere hitz egingo dute
Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua eta Miquel Iceta Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroa Madrilen bilduko dira asteazken honetan eta Espainiako eta Euskadiko gobernuek adostutako transferentzien negoziazioari bultzada emateko hitz egingo dute. Administrazio publiko bitartekotasunari eta enplegatu publikoen sendotzeari buruzko gaiak ere jorratuko dituzte. Lehen bilera presentziala izango da Iceta Ministerioko buru izendatu ostean.
Bilera datorren asteazkenean, martxoaren 3an, izango da, 10:00etan, Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko Ministerioan. Euskal ordezkaritza Sabino Torre Araubide Juridikoko sailburuordeak osatuko du. Bileraren ondoren, Garamendi sailburuak hedabideei erantzungo die bileraren balorazioa egiteko. Ondoren, Iceta ministroak agerraldia egingo du.