Tapia: ETE-entzako laguntza-programei buruzko jardunaldi informatiboen aurkezpen saioa

2021.eko otsailak 24, 09:45 2021.eko otsailak 24, 12:00 Tapia: ETE-entzako laguntza-programei buruzko jardunaldi informatiboen aurkezpen saioa
2021-02-24 09:45 - 12:00
Parque Tecnológico de San Sebastián, Donostia-San Sebastian, Paseo Mikeletegi 53
Ekitaldiko kargudunak: Arantxa Tapia Otaegi, Estíbaliz Hernáez Laviña, Leyre Madariaga Gangoiti, Alberto José Fernández González
lege-oharra

Arantxa Tapia sailburuak aurkeztuko ditu ETE-entzako laguntza-programei buruzko informazio-jardunaldi telematikoak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailak koordinatutakoak. Hiru egunez, 2000 enpresak jasoko duta  Eusko Jaurlaritzak ekonomia suspertzeko, enplegua sortzeko eta garapen jasangarria ahalbidetzeko erabiliko dituen 68 laguntza-programen edukiari, helburuei, gaiei, aurrekontuei eta epeei buruzko informazioa.

Lehen jardunaldia I+G+b-ri buruzkoa izango da eta, sailburuarekin batera parte hartuko dute Estibaliz Hernáez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak, Leyre Madariaga Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendariak eta Alberto Fernández Teknologia eta Estrategiako zuzendariak.

Jardunaldiak SPRI Taldeak Youtuben duen kanalaren bidez emango dira, eta bertan geratuko dira edozein unetan ikus ahal izateko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak