Bingen Zupiriak, Josu Okiñena pianista eta ikertzailearekin batera, garai guztietako euskal musika-ondarea berreskuratzen duen 'OndarE Oficina' ekimen aitzindariaren aurkezpenean parte hartuko du

2021.eko otsailak 24, 10:00 2021.eko otsailak 24, 10:30 Bingen Zupiriak, Josu Okiñena pianista eta ikertzailearekin batera, garai guztietako euskal musika-ondarea berreskuratzen duen 'OndarE Oficina' ekimen aitzindariaren aurkezpenean parte hartuko du
2021-02-24 10:00 - 10:30
Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia-San Sebastián, Urdaneta kalea, 9
Ekitaldiko kargudunak: Bingen Zupiria Gorostidi
  • Josu Okiñena musikari eta ikertzaileak sustaturiko enpresa-proiektu honek egungo konpositoreen sorkuntzen aldeko apostura ere egiten du: dozena bat argitalpen plazaratu ditu dagoeneko, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzaz
  • Euskal ondareari egiten zaion bultzada berri eta garrantzizko bat dugu, proiektu berritzaile honek gure musikaren berreskurapenari ekin baitio, prozesuaren hasieratik amaierara arte: eskuizkribuen berreskurapena, partituren eta diskoen edizioa, kontzertu eta jaialdien antolaketa eta materialaren komunikazio-zabalpena mundu osora.  

Josu Okiñena musikari, ikertzaile eta irakaslearen bokazio pertsonal gisa jaio zena proiektu handi bat bihurtu da, aktore ugarirekin eta helburu argi batekin: artxiboetan ahaztutako euskal musika berreskuratzea eta musika garaikideko konpositore berriei bultzada ematea.

Ekimen editorial berriak euskal kulturan dagoen hutsune bat bete nahi du, prozesuaren fase guztien bidez gure musika ondarea berreskuratuz, balioetsiz eta zabalduz: eskuizkribuak, partiturak, diskoak, liburuak, kontzertuak, hitzaldi zientifikoak, jaialdiak eta mundu mailako sustapena. 

Hiru urte baino gehiagoko gorpuzte-prozesuaren ostean, 'OndarE Oficina' dagoeneko argitaratuta dagoen katalogo zabal batekin datorkigu: sekula plazaratu gabeko dozena bat partitura, zehazki, Aita Donostia, Pascual Aldave, Tomas Garbizu eta Gabriel Erkorekarenak. Horrekin guztiarekin, euskal musikaren ondare aberatsa garai guztietako musika unibertsalaren mailan jartzeko eragile berri bat izan nahi du argitaletxeak.  

 

·         Ordua: asteazkena, otsailak 24, 10:00etan. 

·         Lekua:  Ekitaldi Aretoa, Koldo Mitxelena Kulturunea (Urdaneta Kalea, 9. Donostia)

·         Besteak: aurkezpenean pertsona hauek ere izango dira:  

o   Enrique Azurza, Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteko presidentea

o   Jon Makuso, Tomás Garbizuren inguruko ikerlaria eta biolinista

o   Gabriel Erkoreka, konpositorea

o   Koldo Saragueta, Aita Donostia kaputxinoaren ordezkaria

o   Matisha Aldave, Pascual Aldaveren alaba

o   Serafina Iribar, Tomás Garbizuren oinordekoa                     

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak