
Tapia: Ekiolaren aurkezpen ekitaldia
2021.eko otsailak 08, 12:00 2021.eko otsailak 08, 12:15 Tapia: Ekiolaren aurkezpen ekitaldiaEkonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak eta Mondragon Korporazioko presidente Iñigo Ucínek Ekiola sozietatea aurkeztuko dute. Sozietate hori energia berriztagarriaren sorkuntzan eta kudeaketan herritarrek parte hartzea ahalbidetuko duten energia-kooperatibak eratzeko sortu zen, udalerri eta eskualdeetan kokatuko diren eguzki-parkeen bidez.
Ekiola sozietatea Energiaren Euskal Erakundearen eta Mondragon taldeko Krean ingeniaritza sustatzailearen arteko lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da, eta haren ordezkari gisa, Iñigo Ansola EEEko zuzendari nagusiak eta Jon Berbel Krean erakundeko zuzendari nagusiak ere parte hartuko dute ekitaldian.
Aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Irekia webgunean.