
Prentsaurrekoa eta bisita Zaldibarko zabortegira
2021.eko otsailak 06, 11:00 2021.eko otsailak 06, 15:30 Prentsaurrekoa eta bisita Zaldibarko zabortegiraJosu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak azalduko dute Zaldibarko zabortegian egiten ari diren larrialdi –jarduketen eta bilaketa prozesuaren egungo egoera, luiziaren URTEURRENA betetzen denean.
Akreditazioak eta logistika:
SARTZEKO ORDUA
11:00etan. Deialdia zabortegira sartu nahi duten hedabideetako profesional guztientzat (grafikoak eta prentsa)
*Oharra: Zabortegira beranduago sartu nahi duen telebistaren bat badago, igoera 12:30ean ahalbidetuko zaio.
ITZULTZEKO ORDUA
13:00etan (gutxi gorabehera). Prentsaurrekoa bukatu ondoren, hala nahi duten profesionalak eramango dira obrako etxolen eremura.
Ez da etengabeko garraio-zerbitzurik egongo, baina aurreikusita dago zenbait unetan etxolen gunera jaistea.
15:30ean izango da azken jaitsiera-zerbitzua. 15:30etik aurrera ezingo da zabortegian egon.
SEGURTASUNA
Akreditatutako guztiek norbera babesteko ekipamendua (NBE) jantzi beharko dute. Ekipamendua akreditazioa konfirmatu ondoren emango zaie, obretako etxolen eremuan.
AKREDITAZIOAK
AKREDITAZIOA EZINBESTEKOA DA ZABORTEGIRA SARTU AHAL IZATEKO, akreditatu ez den inori ez zaio sartzen utziko. Akreditazioak eskatzeko epea ostiralean amaituko da, 14:00etan.
Akreditazioa eskatzeko bidali, mesedez, mezu elektroniko bat ekogarapena@euskadi.eus helbidera, honako informazio honekin:
-Izen-abizenak:
- NAN:
- Zein komunikabidetarako lan egiten den:
- Aukeratutako ordutegia (11:00k edo 12:30ak)
BISITAREN ETA PRENTSAURREKOAREN PLANGINTZA
11:00 – 11:30 Akreditazioak eta norbera babesteko ekipamenduak obretako etxolen eremuan
11:30 – 12:00 Zabortegira sartzea eta errekurtso-irudiak hartzea
12:00 – Prentsaurrekoa
12:30 – 13:00 Errekurtso-irudiak hartzea
13:00 – Lehen jaitsiera etxolen eremura
15:30 – Etxolen eremura azken jaitsiera


