Ekitaldiak Hezkuntza

Jokin Bildarratzek STEAM Euskadi Sarien lehen edizioko sariak banatuko ditu

2020.eko azaroak 18, 10:00 2020.eko azaroak 18, 10:45 Jokin Bildarratzek STEAM Euskadi Sarien lehen edizioko sariak banatuko ditu
2020.eko azaroak 18 10:00 - 10:45
Euskadiko Artxibo Historikoa / Archivo Histórico de Euskadi, Bilbao, C/ María Díaz de Haro, 3
Ekitaldiko kargudunak: Jokin Bildarratz Sorron, María Begoña Pedrosa Lobato, Jorge Arévalo Turrillas, Adolfo Morais Ezquerro, Amaia Esquisabel Alegría, Rikardo Lamadrid Intxaurraga
lege-oharra
Ohar teknikoa:
Zuzeneko emanaldiak HTML5 eta Flash formatutan egiten dira, eta zure bisorea bietako edozein kargatzen saiatuko da. Flasharen kasuan, zure nabigatzailearengako osagarria edo plugin-a izan beharko duzu instalatuta, aktibatuta eta eguneratuta.

 

STEAM EUSKADI SARIAK

BANATZEKO EKITALDIA

 

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak STEAM Euskadi Sariak banatzeko ekitaldian parte hartuko du bihar, Bilbon. Hezkuntza Sailak antolatzen du sariketa hau, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan.

STEAM Euskadi Sariak Euskadiko STEAM Hezkuntzako jardunbide onenei egiten zaien aitortza dira. Kontuan hartzen dira horretarako, ekimenak eskuratu dituen emaitzak, inpaktua, berrikuntza maila eta neskatila, neska eta emakumeak arlo horretara erakartzea eta txertatzea.

Sariak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikari lotutako bokazio eta nahi profesionalak pizteko edo ikasleen gaikuntza zientifikoa eta teknologikoa hobetzeko lan egiten duten ikastetxeei eta erakundeei daude zuzenduta.

            EGUNA:   azaroak 18, asteazkena

            ORDUA:   10:00etan

            LEKUA:    Euskadiko Artxibo Historikoa

                                    Maria Diaz de Haro, 3    -  Bilbo

 

Lehen edizio honetan 133 proiektu aurkeztu dira sariketara, eta Ekitaldian izango dira 12 finalistetako ordezkariak (izan ikastetxeak, izan gainerako erakundeak). Sari banaketa streaming bidez jarraitu ahal izango da Irekian, honako esteka honetan: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/events/64707

STEAM ingelesezko akronimoa da, Science, Technology, Engineering, Arts eta Mathematics hitzekin osatua.

 

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
  • Hezkuntza saila
    2020.eko azaroak 16

    Sari banaketa ekitaldia streamin bidez eskainiko du Irekiak, atal honetan

    Irekia ofrecerá la entrega de premios en streaming, en esta página

Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak