Ekitaldiak Kultura
Eu

Berrikuntza euskaraz

2011.eko ekainak 13, 19:00 2011.eko ekainak 13, 19:30 Berrikuntza euskaraz
2011.eko ekainak 13 19:00 - 19:30
Museo San Telmo, San Sebastián, Plaza Zuloaga, 1
Beste gonbidatu batzuk: Consejera de Cultura

"Berrikuntza euskaraz" sustatzeko San Telmon elkartuko dira Eusko Jaurlaritzako, Microsoft-eko eta Adegiko ordezakariak

Ekainak 13, astelehena, 19.00etan, Microsoft-ek eta Eusko Jaurlaritzak Office 2010, SharePoint 2010 eta Dynamic CRM-ren euskarazko bertsioak aurkeztuko dituzte Donostiako San Telmo Museoan "Berrikuntza Euskaraz" izenburupean egingo den ekitaldian. 150 lagun inguru elkartuko dira bertan; besteak beste, agintari publikoak, euskalgintzako ordezkariak, arte munduko kideak, elkarte teknologikoetako zuzendariak, etab.

Aurkezpen ekitaldian izango dira:

- Blanca Urgell, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua

- Lurdes Auzmendi, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea

- Montserrat Pardo, Microsoft Ibérica-ko Harreman Instituzionalerako zuzendaria

- Eduardo Zubiaurre, ADEGIko presidentea

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Ekitaldiaren kokapena
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejera de Cultura