Bingen Zupiriak XXV. Jagon Jardunaldiaren inaugurazioan parte hartuko du

2020.eko azaroak 06, 09:00 2020.eko azaroak 06, 09:30 Bingen Zupiriak XXV. Jagon Jardunaldiaren inaugurazioan parte hartuko du
2020-11-06 09:00 - 09:30
Euskaltzaindia , Donostia-San Sebastián, Online egingo da
Ekitaldiko kargudunak: Bingen Zupiria Gorostidi

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak XXV. Jagon Jardunaldiari modu telematikoan hasiera emateko ekitaldian parte hartuko du. "Entitate pribatuak: nola eman zerbitzua euskaraz herritar eleaniztunei?" izenburupean egingo dira jardunaldiak. 

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren eta Euskaltzaindiaren Sustapen batzordearen ekimenez antolatu den XXV. Jagon Jardunaldiaren bidez, hausnarketarako, esperientzien trukerako eta elkarlanerako foro edo gune bat eskaini nahi da, sentsibilitate eta ikuspegi ezberdinak bilduz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak