Ekitaldiak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

IKASTETXE PUBLIKOETARAKO LARRIALDI ETA HUSTEKOEN IV LEHIAKETAREN SARI BANAKETA

2011.eko ekainak 14, 11:00 2011.eko ekainak 14, 12:00 IKASTETXE PUBLIKOETARAKO LARRIALDI ETA HUSTEKOEN IV LEHIAKETAREN SARI BANAKETA
2011.eko ekainak 14 11:00 - 12:00
Sede del Gobierno Vasco, Lakua (salón de actos), Vitoria-Gasteiz, C/ Donostia-San Sebastián, 1
Beste gonbidatu batzuk: Viceconsejera de Administración y Servicios Educativos Marisol Esteban

Langileen, irakasleen kasu honetan, parte-hartzea funtsezko oinarrietako bat da ikastetxeetan norberak bere burua babesteko planak eta larrialdietarako planak egin eta simulakroak egiteko prozesuan. Horretarako, lehiaketa bat antolatu da, metodologia tradizionaletan eta informazio eta komunikazioan oinarritutako material didaktikoen sorrera saritzeko; izan ere, lehiaketa horren bidez material didaktiko horien garapena gizarteratu nahi da, prestakuntza-tresna diren aldetik. Halaber, ikasleekin batera ondorengo gaietan egindako lanak ere saritzen dira: geletan, eskola-jantokietan, tailerretan eta laborategietan sua eragin dezaketen arrazoiak aztertzea; larrialdietarako eta ebakuatzeko arauak gizarteratzea; segurtasunik gabeko prozedurak aztertzea laborategietako praktikak egiteko orduan; larrialdietarako irteerak ezagutzea...

Hezkuntza Administrazioko sailburuordeak, Marisol Estebanek, eta Barne sailburuordeak, Raúl Fernández Arroyabek, entregatuko dituzte lehiaketa honen IV. edizioko sariak.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Ekitaldiaren kokapena
Beste gonbidatu batzuk
  • Viceconsejera de Administración y Servicios Educativos Marisol Esteban