Ekitaldiak Eusko Jaurlaritza IX. leg
Eu

Kontrolerako osoko bilkura (2011-06-10)

2011.eko ekainak 10, 09:30 2011.eko ekainak 10, 13:30 Kontrolerako osoko bilkura (2011-06-10)
2011.eko ekainak 10 09:30 - 13:30
Parlamento Vasco, Vitoria-Gasteiz, C/ Becerro de Bengoa, s/n

 

Gai-zerrenda:


1. Galdera, Mikel Martínez Martínez de Lizarduy Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Herrizaingoko sailburuari egina, Ertzaintzako lan-gatazka luzeak izandako ondorioei buruz. (09\10\05\01\0541)


2. Galdera, Esozi Leturiondo Aranzamendi Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, mugaz haraindiko lankidetzari buruz. (09\10\05\01\0537)


3. Galdera, Carlos M.ª de Urquijo Valdivielso Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Herrizaingoko sailburuari egina, Ertzaintzaren Egunaren ospakizuna bertan behera uzteari buruz. (09\10\05\01\0528)


4. Galdera, Daniel Maeztu Perez Aralar taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Pasaiako badia biziberritzeko orduan ingurumenari egin ahal zaizkion kalteak kontuan izateari buruz. (09\10\05\01\0532)


5. Galdera, Mikel Arana Etxezarreta Mistoa-Ezker Batua Berdeak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, Euskadin produktibitatea areagotzeko lan-erreformei buruz. (09\10\05\01\0536)


6. Jaurlaritzak kontua ematea, Erregelamenduaren 11.4 artikuluaren arabera, Metro Bilbaok egindako Galdakao eta Etxabarri arteko autobus-zerbitzuaren kontratutari buruz Juan Antonio Arieta-Araunabeña Ibarzabal Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari egindako informazio-eskaerari dagokionez. (09\10\07\02\1836)


7. Jaurlaritzak kontua ematea, Erregelamenduaren 11.4 artikuluaren arabera, abenduaren 24an metroko zerbitzu berezia erabili zuten bidaiarien kopuruari buruz Amaia Arregi Romarate Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari egindako informazio-eskaerari dagokionez. (09\10\07\02\1778)


8. Jaurlaritzak kontua ematea, Erregelamenduaren 11.4 artikuluaren arabera, abenduaren 31n metroko zerbitzu berezia erabili zuten bidaiarien kopuruari buruz Amaia Arregi Romarate Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari egindako informazio-eskaerari dagokionez. (09\10\07\02\1777)


9. Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Benetako Demokrazia Orain herritarren mugimenduaren proposamenei buruz. (09\10\04\01\0290)


10. Galdera, Esther Martínez Fernández Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari egina, Sestaoko Ibarzaharra poligonoari buruz. (09\10\05\01\0534)


11. Galdera, María del Carmen Liñares Filloy Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari egina, hegazkin-konpainiei emandako diru-laguntzei buruz. (09\10\05\01\0539)


12. Interpelazioa, Juanjo Agirrezabala Mantxola Mistoa-Eusko Alkartasuna taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari egina, Hezkuntza Sailaren lan-eskaintza publikoan ezarritako hizkuntza-eskakizunei buruz. (09\10\04\01\0293)
13. Interpelazioa, Arantza Aurrekoetxea Bilbao Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari egina, Hezkuntza Sailak langileen alorrean duen hizkuntza-politikari buruz. (09\10\04\01\0295)


14. Galdera, Mikel Basabe Kortabarria Aralar taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari egina, Hezkuntza Sailaren 2011ko lan-eskaintza publikoko euskararen eta gaztelaniaren hizkuntz eskakizunei buruz. (09\10\05\01\0531)


15. Galdera, Oxel Erostarbe Tubilla Aralar taldeko legebiltzarkideak Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari egina, software librearen garapenaren inguruan. (09\10\05\01\0505)


16. Galdera, Mikel Basabe Kortabarria Aralar taldeko legebiltzarkideak Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari egina, Irekia webgunean Gobernu Kontseiluaren zuzeneko emanaldiak ezin ikusteari buruz. (09\10\05\01\0524)


17. Interpelazioa, Juan Antonio Arieta-Araunabeña Ibarzabal Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari egina, azalera-eskubidean eta behin betiko kalifikazioarekin eraikitako babes ofizialeko etxebizitzen lurzorua saltzeari buruz. (09\10\04\01\0294)


18. Galdera, Ramón Gómez Ugalde Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari egina, Donostiako Intxaurrondo auzoan Euskotrenen geltoki berria egiteko proiektuari buruz. (09\10\05\01\0533)


19. Galdera, Mikel Arana Etxezarreta Mistoa-Ezker Batua Berdeak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, atzerritarrek Euskadiko ekonomiari egin dioten ekarpenari buruz. (09\10\05\01\0535)


20. Galdera, Garbiñe Sáez Molinuevo Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan izena emandako enplegu-eskatzaileen datuak Lanbiden sartzerakoan sortu diren arazoei buruz. (09\10\05\01\0540)


21. Interpelazioa, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Osasun eta Kontsumoko sailburuari egina, 50 urtez azpiko emakumeei titietako minbizia goiz detektatzeko politika prebentiboari buruz. (09\10\04\01\0282)


22. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Osasun eta Kontsumoko sailburuari egina, Osakidetzako zuzendaritzako kideei pizgarri ekonomikoak ezartzeari buruz. (09\10\05\01\0526)


23. Galdera, Juanjo Agirrezabala Mantxola Mistoa-Eusko Alkartasuna taldeko legebiltzarkideak Osasun eta Kontsumoko sailburuari egina, Osakidetzako kargu nagusiei ordaindutako pizgarriei buruz. (09\10\05\01\0529)


24. Galdera, Fátima Ansotegi Elordi Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Osasun eta Kontsumoko sailburuari egina, Gurutzetako ospitalean ordua kontrolatzeko jarri diren gailuei buruz. (09\10\05\01\0538)


25. Interpelazioa, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari egina, behi-esnearen sektorearen ekoizpenak eta merkataritzak Euskal Autonomia Erkidegoan izan duen bilakaerari buruz. (09\10\04\01\0292)


26. Galdera, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari egina, lehenengo sektoreak Lurralde Politikarako Aholku Batzordean parte ez hartzeari buruz. (09\10\05\01\0496)


27. Interpelazioa, Mikel Basabe Kortabarria Aralar taldeko legebiltzarkideak Kulturako sailburuari egina, ETB-1 telebista integrala bihurtuko duen programazioaz. (09\10\04\01\0291)

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Ekitaldiaren kokapena