Eusko Jaurlaritzak ARFEren (Europako Mugen Eskualdeko Elkartea) 2020ko Batzar Nagusian parte hartuko du
2020.eko azaroak 06, 09:00 2020.eko azaroak 06, 12:30 Eusko Jaurlaritzak ARFEren (Europako Mugen Eskualdeko Elkartea) 2020ko Batzar Nagusian parte hartuko duEusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak, Europako Mugen Eskualdeko Elkartearen (erdarazko akronimoa, ARFE) Batzar Nagusian eta haren Urteko Konferentzian parte hartuko du, 2020ko azaroaren 5ean eta 6an. Hasiera batean hitzordua Eupen-en (Belgika) egitea aurreikusi bazen ere, COVID-19 pandemiaren ondorioz Europan ezarritako murrizketek online garatzera behartu dute.
ARFE 1971n sortu zuten mugako eskualde batzuek, lankidetzaren alde, herritarren integrazioa sendotzeko, muga nazionaletatik haratago. Gaur egun, Europar Batasuneko eta inguruko herrialdeetako 180 kide inguru ditu. Euskadik ARFEn parte hartzen du duela 30 urte baino gehiago.
Batzar Nagusian, 2021erako aurrekontua onartuko da, eta urtero gisa zuzendaritza-organoak aukeratuko dira. Urteko Konferentzian Europaren etorkizunari buruz eztabaidatuko da, mugako eskualdeen ikuspegitik, bai eta COVID-19ren pandemiak mugako herritarrengan duen eraginari buruz ere.