Ekitaldiak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak Brexit Jarraipen Batzordearen beste bilera bat deitu du

2020.eko urriak 27, 09:30 2020.eko urriak 27, 11:00 Eusko Jaurlaritzak Brexit Jarraipen Batzordearen beste bilera bat deitu du
2020-10-27 09:30 - 11:00
Ekitaldiko kargudunak: María Angeles Elorza Zubiria, Mikel Antón Zarragoitia

Erresuma Batuaren eta EBren arteko etorkizuneko harremana arautuko duen akordioari buruzko negoziazioak oso garrantzitsuak dira. 2020ko martxotik, bi aldeek negoziazio-erronda desberdinak egin dituzte Erresuma Batuaren eta EBren arteko harremanaren oinarrizko alderdiak arautuko dituzten arauak adosteko, hala nola merkataritza askeko akordio bat, segurtasun- eta defentsa-arloak, atzerri-politika, justizia kriminala eta lankidetza-esparru zabalak barne hartzen dituena.


Gai garrantzitsuetan desadostasunak badaude ere – Funtsean, lehia ireki eta justu baterako baldintza-berdintasuna, arrantza eta akordioen gobernantza –, funtsezko aurrerapenak egin dira akordioa ia egitate bat den hainbat arlotan eta laster lortzea aurreikusten den beste batzuetan.

Jarraipen-bilera horretan – Brexit-aren eraginpean dauden Eusko Jaurlaritzako sailek, foru-aldundiek eta udalek parte hartuko dute, bai eta eragile pribatuek ere, hala nola portu-agintaritzen ordezkariek, Eusko Ganberek eta unibertsitate-munduak –, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak negoziazioen egungo egoeraren errepasoa egingo du, eta parte hartzen duten eragileen iritziak jasotzen saiatuko da.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak