Ekitaldiak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Miren Dobaranek Ipar Euskal Herrian Euskaraldiaren aurkezpena egiteko prentsaurrekoan parte hartuko du

2020.eko urriak 20, 12:00 2020.eko urriak 20, 12:30 Miren Dobaranek Ipar Euskal Herrian Euskaraldiaren aurkezpena egiteko prentsaurrekoan parte hartuko du
2020-10-20 12:00 - 12:30
Baionako Herriko Etxea , Baiona , 1 Avenue du Maréchal Leclerc
Ekitaldiko kargudunak: Miren Dobaran Urrutia

Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranek Ipar Euskal Herrian Euskaraldiaren aurkezpena egiteko prentsaurrekoan parte hartuko du. Agerraldi honetan emango dira azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldiaren bigarren edizioko hainbat datu ere (ariguneak sortuko dituzten entitate kopurua, arigune kopurua eta Euskaraldia egingo den behin-betiko udalerri kopurua, besteak beste).

  • Noiz: Asteartean, hilaren 20an, goizeko 12:00etan.
  • Non: Baionako Herriko Etxea
  • Besteak: Prentsaurrekoan honako hauek ere parte hartuko dute:
    • Jean-René Etchegaray, Baionako auzapeza, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria
    • Antton Curutcharry, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariordea eta Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria
    • Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea
    • Nafarroako Gobernuko Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuko ordezkari bat
    • Amets Lahetjuzan, Euskal Konfederazioaren ordezkaria
    • Kike Amonarriz, Euskaltzaleen Topagunearen lehendakaria
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)