Miren Dobaranek Kontseiluarekin batera antolatutako "Euskararen Herria Euskal Hiztun" jardunaldien aurkezpenean parte hartuko du

2020.eko urriak 13, 11:00 2020.eko urriak 13, 11:30 Miren Dobaranek Kontseiluarekin batera antolatutako "Euskararen Herria Euskal Hiztun" jardunaldien aurkezpenean parte hartuko du
2020-10-13 11:00 - 11:30
Euskadiko Artxibo Historikoa / Archivo Histórico de Euskadi, Bilbao, C/ María Díaz de Haro, 3
Ekitaldiko kargudunak: Miren Dobaran Urrutia

Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa hizpide hartuta, 'Euskararen herria euskal hiztun' jardunaldiak antolatu dituzte lankidetzan Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Prentsaurrekoa gaur, asteartea, hilak 13, Euskadiko Artxibo Historikoan egingo da.

Goizeko 11:00etatik aurrera, Miren Dobaranek (Eusko Jaurlaritza) eta Paul Bilbaok (Kontseilua) jardunaldien eta elkarlanaren xehetasun guztiak aurkeztuko dituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak