Ekitaldiak Lehendakaritza

Euroeskualdearen proiektuen aurkezpena

2020.eko urriak 08, 10:30 2020.eko urriak 08, 11:30 Euroeskualdearen proiektuen aurkezpena
2020.eko urriak 08 10:30 - 11:30
Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa (Edificio Central, Auditorio), Donostia-San Sebastián, Mikeletegi pasalekua, 53
Ekitaldiko kargudunak: Mikel Antón Zarragoitia
Beste gonbidatu batzuk: Mathieu Bergé, Mikel Irujo
lege-oharra

Mikel Antón,  Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendariak, Mathieu Bergé, Euroeskualde eta Mugaz Gaindiko Lankidetzako Eskualdeko kontseilari delegatuak eta  Mikel Irujo, Nafarroako Gobernuko Kanpo Harremanetarako zuzendari nagusiak, Euroeskualdeak Euroeskualdeko Herritartasuna arloko finantzatuko dituen proiektuak aurkeztuko dituzte, bai eta Ezagutzaren Ekonomia arloko diru-laguntzen bigarren deialdia ere.

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak, bere proiektuen deialdiekin, hiru lurraldeetako aktore publiko eta pribatuen lankidetzan laguntzen du, 2014-2020 Plan Estrategikoan gako bezala hauteman diren sektoreen mugaz gaindiko lankidetza sakontzea helburu izanik. Aurten, diru laguntzaren zenbateko osoa 900.000 eurokoa izango da.

 

Bertaratzea baieztatzea eskatzen da, aretoko edukiera kontrolatzeko eta osasun segurtasuneko neurriak behar bezala bermatzeko. Harremanetarako kontaktua: presse@euroregion-naen.eu. Aude Lagrabette (+33 663 029 517) Feli Sanz Rubio (+34 637 555 305)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Mathieu Bergé, Mikel Irujo