Ekitaldiak
Eu

Clara Campoamorren eskulturaren inaugurazioa

2011.eko ekainak 01, 18:00 2011.eko ekainak 01, 18:30 Clara Campoamorren eskulturaren inaugurazioa
2011.eko ekainak 01 18:00 - 18:30
Plaza Clara Campoamor, Donostia-San Sebastian, http://maps.google.es/maps?hl=es&tab=wl&q=plaza%20jose%20maria%20sert%20donostia
Beste gonbidatu batzuk: María Silvestre

 

Clara Campoamorrek emakumeen eskubide politikoen alde egindako lana gogoratzeko helburuaz, Emakundek haren omenezko eskultura bat inauguratuko du gaur arratsaldean (18:00tan) bere izena duen Donostiako enparantzan. Eskultura Dora Salazar artistak egin du eta inaugurazio ekitaldia Emakundeko zuzendariak, Maria Silvestrek eta Donostiako Udaletxeko alkateordeak, Ainhoa Beolak, burutuko dute.

Eskultura burdinezkoa da, 790 kiloko  pisua du, eta 1,78 metroko altuera. Irudia Campoamorren garaiko jantziak dituen emakume batena da eta eskuan liburu bat darama. Bertan idatzita dago "Emakume bat, boto bat" inskripzioa. Eskulturaren beheko aldean Clara Campoamorern izenarekin batera emakume anonimoen izenak ere idatzita daude. Eskultura Gasteizko Olazabal-Ugarte fundizioan egin da.

Inaugurazio ekitaldian María Silvestrek gogoraraziko du gizarte honek gauza asko zor diela feminismoaren eta emakumeen eskubideen alde historian zehar lan egin dutenenei eta beharrezkoa dela hauek gogoratzeko ekimenak bultzatzea. 

Inaugurazioaren ondoren, 19:00etan, "Clara Campoamor, la mujer olvidada"  filma aurkeztuko dute María Silvestre Emakundeko zuzendariak eta Miriam Porté Distinto Filmseko produktorea, Lugaritz Kultur Etxean.

Ekitaldi hauek Emakundek antolatzen duen Berdintasunerako VIII. Gunearen barnean kokatzen dira. Gaur hasi eta ekainaren 21era arte iraungo du guneak eta 18 herri eta hiri ezberdinetan ospatuko da. Informazio guztia:

www.emakunde.euskadi.net

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Ekitaldiaren kokapena
Beste gonbidatu batzuk
  • María Silvestre