
Natura Ondare eta Klima Aldaketaren zuzendari Aitor Zuluetak Zero Zabor Uretan kanpainaren aurkezpenean parte hartuko du Bizkaian
2020.eko uztailak 14, 10:00 2020.eko uztailak 14, 11:00 Natura Ondare eta Klima Aldaketaren zuzendari Aitor Zuluetak Zero Zabor Uretan kanpainaren aurkezpenean parte hartuko du BizkaianZERO ZABOR URETAN itsas hondakinen inguruko sentsibilizazio kanpaina MATER Ontzi Museo Ekoaktiboaren eskutik uda honetan Euskal Kostaldeko hainbat portutan lehorreratuko da, mezu bat zabaltzeko: "Zaborrik hoberena, sortzen ez dena". Horrela, MATER ontziak egingo duen itsas zeharkaldian, gaur egun pairatzen ditugun ingurumen-arazoen aurrean konponbideak bilatu asmoz herritarren inplikazioa bilatu nahi da, batez ere, itsas hondakinak nabarmenduz Covid-19ren ondoriozko osasun-krisiaren esparruan.
Programazioa:
10:00 Harrera portuan eta ongi etorria ontzian MATER ontziko zuzendari eta Portugaleteko alkatearen eskutik
10:05 Egitasmoaren erakunde kolaboratzaileen ordezkarien adierazpenak (Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiako Foru Aldundia)
10:15 Zero Zabor Uretan egitasmoaren aurkezpena eta orain arte lortutako emaitzena
10:25 Irteera ontzian itsasadarretik
10:55 Porturatzea eta prentsa aurrekoaren bukaera
11:00 Ontzi museora bisitak jendeaurrekoarentzat irekiak portuan

