Ekitaldiak Segurtasuna

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko informazioa, uztailaren 12an eta COVIDen inguruko azken datuak

2020.eko uztailak 11, 12:00 2020.eko uztailak 11, 12:30 Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko informazioa, uztailaren 12an eta COVIDen inguruko azken datuak
2020-07-11 12:00 - 12:30
Lehendakaritza (agerraldien aretoa-sala de declaraciones), Vitoria-Gasteiz, C/ Navarra 2
Ekitaldiko kargudunak: Estefanía Beltran de Heredia Arroniz, Miren Nekane Murga Eizagaechevarria
lege-oharra

Bihar, larunbata 11, 12etan prentsaurrekoa egingo dute Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak eta Nekane Murga, Osasun saileko salburuak. Prentsaurrekoa Emaitzak Aurkezteko Zentro Ofizialean izango da, Vitoria-Gasteizko Lehendakaritzaren egoitzan. Igandeko hauteskunde-egunari buruzko informazio guztia eta koronabirusaren inguruko azken datuak emango dituzte prentsaurrekoan.

 

EGUNA: UZTAILAK 11, LARUNBATA

ORDUA: 12:00ETAN

LEKUA: LEHENDAKARITZA

 

*Prentsaurrekoa streaming bidez emango da Irekiaren bidez. Amaitutakoan, edukia (audioa eta bideoa) Irekiara igoko da lehenbailehen.

Larunbateko agerraldia eta uztailaren 12koak (hauteskunde egunekoak) jarraitzeko Lehendakaritzan sartu nahi duten hedabideak prentsa@euskadi.eus-en akreditatu beharko dira.

 

Hauteskunde-egunean, uztailaren 12an, igandean, Segurtasuneko sailburua hainbat aldiz agertuko da hedabideen aurrean (10:00, 13:00, 18:30, 21:00 eta 22:30), eskura dituen datuak emateko, lehenik parte-hartzeari buruzkoak, eta, ondoren, bozketa amaitu ondoren, zenbaketaren emaitzak emateko

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)