
0
Josu Erkoreka Transferentzien Batzorde Mistoaren buru izango da
2020.eko ekainak 25, 09:30 2020.eko ekainak 25, 11:00 Josu Erkoreka Transferentzien Batzorde Mistoaren buru izango daEusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta autogobernuko sailburu Josu Erkoreka eta Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministro Carolina Darias izango dira gaur, osteguna, ekainaren 25a, 9:30etan, Transferentzien Batzorde Mistoaren bilerako buru, honako hauek Euskadira eskualdatzeko:
- EEEren eraginpean dauden pertsonentzako ohiko erretiroaren aurretiko laguntzak.
- Produktu farmazeutikoei buruzko legeria.
- Eskola-aseguruaren osasun-prestazioak.
Bilera bideokonferentziaz egingo da. Bilera bukatzean EZ da adierazpenik egongo. Gainera, espazio arazoak direla eta, kazetariek eta hedabide grafikoek EZIN izango dute topaketara joan, baina bilera amaitzean prentsa-oharra, baliabideak eta argazki profesionalak bidaliko dira Irekiaren bidez.
TRANSFERENTZIEN BATZORDE MISTOA
Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza:
- Transferentzien Batzorde Mistoko presidentea eta Gobernantza Publiko eta autogobernuko sailburua, Josu Erkoreka
- Ogasun eta Ekonomiako sailburua, Pedro Azpiazu
- Hezkuntzako sailburua, Cristina Uriarte
- Osasuneko sailburua, Nekane Murga
- Lan eta Justiziako sailburua, María Jesús San José
- Araubide Juridikoaren sailburuordea, Sabino Torre
- Transferentzien Batzorde Mistoko idazkaria, Begoña Pérez de Eulate
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan