Eu

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Komisario Berriak 2020ren aurkezpenean parte hartuko du

2020.eko ekainak 19, 11:00 2020.eko ekainak 19, 11:30 Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Komisario Berriak 2020ren aurkezpenean parte hartuko du
2020.eko ekainak 19 11:00 - 11:30
Tabakalera, Donostia-San Sebastián, Mandasko Dukearen Pasealekua, 52
Ekitaldiko kargudunak: Bingen Zupiria Gorostidi

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Komisario Berriak 2020ren aurkezpenean parte hartuko du bihar. Eusko Jaurlaritzak finantzatutako proiektua da, eta Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Azkuna Zentroak sustatzen dute. Deialdia bihartik aurrera dago zabalik, eta hiru beka aterako dira, bana zentro laguntzaile bakoitzeko.

  • Ordua: Ostiralean, hilak 19, 11.00etan (argazkia 10.50ean egingo da; 11.00etan hasiko da prentsaurrekoa).
  • Lekua: Tabakalera Zentroaren Z aretoan (Andre Zigarrogileak plaza, Donostia). Egunotan sarrera bakarra dago, behetik (Nestor Basterretxea plazatik).
  • Besteak: Sailburuarekin batera, Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendariak, Fernando Perez Azkuna Zentroko zuzendariak, Beatriz Herraez Artiumeko zuzendariak eta Clara Montero Tabakalerako Kultura zuzendariak hartuko dute parte prentsaurrekoan.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak