Ekitaldiak Kultura eta Hizkuntza Politika

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartuko du Nafarroako Gobernuarekin eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoarekin hizkuntza-politika gaietan lankidetza sustatzeko sinatu zen hitzarmenari jarraipena emateko ekitaldian

2020.eko ekainak 11, 11:00 2020.eko ekainak 11, 11:30 Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartuko du Nafarroako Gobernuarekin eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoarekin hizkuntza-politika gaietan lankidetza sustatzeko sinatu zen hitzarmenari jarraipena emateko ekitaldian
2020-06-11 11:00 - 11:30
Nafarroako Gobernuaren egoitza, Iruñea / Pamplona, Carlos III, 2
Ekitaldiko kargudunak: Bingen Zupiria Gorostidi

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartuko du Nafarroako Gobernuarekin eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoarekin hizkuntza-politika gaietan orain hiru urte sinatu zen lankidetza-hitzarmenari jarraipena emateko ekitaldian. Hiruko Ituna 2017an sinatu zen, eta ordutik jarraipena ematen zaio urtero-urtero; ekitaldi bakoitzean urtearen ildo nagusiak finkatzen dira. Bihar ezagutzera emango dira aurtengo lan-ildoak.

  • Noiz: Ostegunean, hilaren 11an, goizeko 11:00etan.
  • Non: Nafarroako Jauregiaren prentsa-oharrean (Carlos III 2, Iruñea).
  • Besteak: Sailburuarekin batera, Nafarroako Gobernuko eta Iparraldeko Euskararen Bulego Publikoko ordezkariek hartuko dute parte prentsaurrekoan
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)