
Berdinduk bere zerbitzua berriro jartzen du abian
2020.eko ekainak 11, 09:30 2020.eko ekainak 11, 10:00 Berdinduk bere zerbitzua berriro jartzen du abianSexu- eta genero-aniztasunarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazioa eta arreta emateko BERDINDU zerbitzu publikoak, pandemian jarduera presentzialak eten ondoren, berriro ekin die jarduerei, Donostian, Bilbon eta Vitoria-Gasteizen kalean bertan dauden hiru lokal berritan.
Berdindu LGTBI+ kolektiboari arreta emateko euskal zerbitzua 2002an jarri zen martxan, eta, gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren mendekoa da; herritarrengandik hurbilago egoteko etapa berriari ekin dio, “Anitz” federazioaren eskutik. Federazioa honako LGTBI+ elkarte hauek eratzen dute: “Gehitu”, “Errepetuz, “Aldarte” eta “Guztiok”, eta haiek “Berdindu Eskola”ren kudeaketaz ere arduratuko dira; Berdindu Eskola ikastetxeei zuzendutako eta Berritzeguneek koordinatutako aholkularitza eta arreta ibiltarian aditua den ekimen berezia da.
Noiz: Osteguna, ekainaren 11, 09:30
Nor: Jesus Estomba (Berdindu - Gehitu); Joseba Martinez de Gereñu (Berdindu – Aldarte)
Non: Berdinduren lokal berriak Donostian: Mikeletes Pasalekua, 20, 5