Eskualdeetako Jardunbide Egokien IV. Saria
2020.eko ekainak 12, 16:00 2020.eko ekainak 12, 16:30 Eskualdeetako Jardunbide Egokien IV. SariaEnpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua, Beatriz Artolazabalek, Eskualdeetako Jardunbide Egokien IV. Sari banaketa ekitaldian hartuko du parte. Sari banaketa hau, urtero antolatzen du Eskualde Batuen Erakundeak –ORU Fogar– eta aurten era telematikoan izango da.
Artolazabal sailburuarekin batera Lide Amilibia, Gizarte Politiketako sailburuordea eta Marcos Muro, Enpleguko eta Gazteriako sailburuordea izango dira. Sailburuak, euskal modeloa azalduko du bertan. Zehazki, Eusko Jaurlaritzak, Euskadin, pobreziari aurre egiteko diru-sarrerak bermatzeko errenta sustatzeko egin duen ahalegina aitortu du sariaren epaimahaiak. Aintzatespen horri esker, Eusko Jaurlaritza sariaren deialdietan jardunbide egokiengatiko sari gehien jaso dituen gobernua da.
Izen handiko saria da hau; haren bidez, urtero, kudeaketa publikoaren eremuan emaitza nabarmenak ekarri dituzten eta eskualdeetako beste gobernu batzuek eredutzat har ditzaketen bost jardunbide egoki aintzatesten dira.