Ekitaldiak Lehendakaritza

Lehendakariak Lantegi Batuakeko Sestaobarri enplegu-zentro berezia bisitatuko du, Sestaon

2020.eko apirilak 20, 11:30 2020.eko apirilak 20, 12:30 Lehendakariak Lantegi Batuakeko Sestaobarri enplegu-zentro berezia bisitatuko du, Sestaon
2020-04-20 11:30 - 12:30
Lantegi Batuak, Sestao, Los Baños Kalea, 53
Ekitaldiko kargudunak: Iñigo Urkullu Renteria, Beatriz Artolazabal Albeniz

Iñigo Urkullu lehendakariak, Enplegu eta Gizarte politiketako sailburu Beatriz Artolazabalekin batera, Sestaobarri enplegu-zentro beriziara hurbilduko da astelehen honetan. Zentro hau Lantegi Batuakeko sarean dago integratuta eta 2019ko urrian zabaldu zen. Bertan, produkzio lerro berri bat atera dute azken asteotan babeseko arnas ekipo berriak fabrikatuz.

Lehendakariarekin batera hurrengoak egongo dira, beste batzuen artean: Txema Franco, Lantegi Batuakeko zuzendari orokorra eta EHLABE-ren (Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea) presidentea; Pablo González, Sareen Sarea-ren presidentea; Susana Gorbeña, Lantegi Batuak Fundazioa-ren presidentea; Pablo Moratalla, EHLABE-ren koordinatzailea; Marcos Muro, Enplegu eta Gazteriako sailburuordea; Lide Amilibia, Gizarte Politiketako sailburuordea; eta Borja Belandia, Lanbideren zuzendari orokorra.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)