Iñigo Urkullu Lehendakariak Euskadiko Gurutze Gorriako egoitzara hurbilduko da eta egiten ari diren lana ezagutuko du
2020.eko apirilak 15, 13:00 2020.eko apirilak 15, 13:30 Iñigo Urkullu Lehendakariak Euskadiko Gurutze Gorriako egoitzara hurbilduko da eta egiten ari diren lana ezagutuko duIñigo Urkullu Lehendakaria, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua eta Lide Amilibia, Gizarte Politiketako Sailburuordea Euskadiko Gurutze Gorriako egoitzara hurbilduko dira. Bertan, Gurutze Gorriak azken aste hauetan egiten ari den lana ikusi eta ezagutu ahal izango dute. Adibidez, Guztion artean sarea antolatzeko Gurutze Gorriak duen call center-a ikusiko dute. Gainera, beste adibide batzuk ere ezagutuko dituzte.
Aitor Allende, Euskadiko Gurutze Gorriako koordinatzailea, Xabier Manzano, Gurutze Gorriako idazkaria eta Jesus Cantero, Arabako Gurutze Gorriako presidentea, izango dira bertan.
Irekiako ekipoa ere izango da eta material audiobisuala eskainiko dizuegu.