
Lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) zr gisa laguntzen duen aholku-batzordearen bileraren buru izango da
2020.eko apirilak 03, 10:00 2020.eko apirilak 03, 10:30 Lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) zr gisa laguntzen duen aholku-batzordearen bileraren buru izango daIñigo Urkullu LehendakariaEuskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) zuzendari bakar gisa laguntzen duen aholku-batzordearen bileraren buru izango da.
Bertan izango dira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu eta Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkoreka, Osasun Sailburu Nekane Murga, Segurtasun SailburuEstefanía Beltrán de Heredia; Araubide Juridikoaren Sailburuorde Sabino Torre, Osasun Sailburuorde Iñaki Berraondo eta Segurtasuneko Sailburuorde Josu Zubiaga. Hauekin batera, hiru lurralde historikoetako Ahaldun Nagusiak, Ramiro González, Unai Rementeria eta Markel Olano, Eudeleko Presidente Gorka Urtaran eta Gobernuaren Ordezkari Denis Itxaso izango dira.
Koronabirusari eusteko ezarri diren prebentzio neurriak direla eta, hedabideek ezingo dute irudirik hartu bertan.
Irekiak ikus-entzunezko materiala argitaratuko du.