
LABI Aholku Batzordearen bilera
2020.eko martxoak 20, 10:00 2020.eko martxoak 20, 10:30 LABI Aholku Batzordearen bileraIñigo Urkullu Lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) zuzendari bakar gisa laguntzen duen aholku-batzordearen bileraren buru izango da.
Bertan izango dira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu eta Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkoreka, Osasun Sailburu Nekane Murga, Segurtasun Sailburu Estefanía Beltrán de Heredia; Araubide Juridikoaren Sailburuorde Sabino Torre, Osasun Sailburuorde Iñaki Berraondo eta Segurtasuneko Sailburuorde Josu Zubiaga. Hauekin batera, hiru lurralde historikoetako Ahaldun Nagusiak, Ramiro González, Unai Rementeria eta Markel Olano, Eudeleko Presidente Gorka Urtaran eta Gobernuaren Ordezkari Denis Itxaso izango dira.
Koronabirusari eusteko ezarri diren prebentzio neurriak direla eta, hedabideek ezingo dute irudirik hartu bertan.
Irekiak ikus-entzunezko materiala argitaratuko du.