
Patronaletako, Merkataritza Ganberetako eta sindikatuetako ordezkariekin bilera
2020.eko martxoak 10, 16:00 2020.eko martxoak 10, 19:30 Patronaletako, Merkataritza Ganberetako eta sindikatuetako ordezkariekin bilera- 16:00etan (hedabide grafikoak bileraren hasieran irudiak hartzeko)
- Bilera bukatu ondoren, komunikabideei erantzungo zaie
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak eta Sonia Pérez Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak bilera egingo dute Euskadiko Enpresa-elkarteen ordezkariekin (Confebask, Adegi, Cebek eta Sea), Merkataritza-ganberekin eta Sindikatuekin koronabirusaren ondorioz ekonomia eta enpresa arloaren egoera zein den aztertzeko.
Bileran izango dira aipaturiko hiru sailetako sailburuordeak, baita Lana eta Justizia Sailekoak ere.


