Eu

Desgaitasun psikikoa edo intelektuala duten artisten “Harrera – Acogida” erakusketa kolektiboaren irekiera

2020.eko martxoak 09, 18:30 2020.eko martxoak 09, 19:00 Desgaitasun psikikoa edo intelektuala duten artisten “Harrera – Acogida” erakusketa kolektiboaren irekiera
2020.eko martxoak 09 18:30 - 19:00
Centro de exposiciones de Fundación Vital , Vitoria-Gasteiz, C/Postas 13-15
Ekitaldiko kargudunak: Lide Amilibia Bergaretxe
lege-oharra

Beatriz Artolazabal Sailburuak Harrera – Acogida erakusketaren irekiera babestuko du Gasteizen. Erakusketa gogoeta kolektibo bat da, desgaitasun psikikoa edo intelektuala duten hogei bat artistena, Europan migratzaile eta errefuxiatuei egiten zaien harreraren inguruan.

Erakusketa martxoaren 9tik 28ra bitartean egongo da zabalik Gasteizko Posta kaleko Vital Fundazioaren aretoan. Bisitak astelehenetik larunbatera izango dira, 18:00etatik 20:30era, eta igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era.

Erakusketa hau irekitzeko ekitaldian honako hauek hartuko dute parte: Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailburua; Axier Urresti, Vital Fundazioko Zuzendaria; Ana Urgoiti, “Bilbao FormArte” oztoporik gabeko sormen-lantegiaren arduraduna; eta Miguel Cordero, Lucia Arístegui, Sergio Fernández, Claudia Aguinaga eta Leire Zelaia, lan horiek sortu dituzten hogei artista desgaituen ordezkari gisa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak