
Adolfo Moraisek Gazteentzako Automobilgintzari buruzko J3AB Jardunaldian parte hartuko du
2020.eko otsailak 27, 12:30 2020.eko otsailak 27, 13:30 Adolfo Moraisek Gazteentzako Automobilgintzari buruzko J3AB Jardunaldian parte hartuko duAUTOMOBILGINTZARI BURUZKO JARDUNALDIA GAZTEEKIN – J3AB
Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak, Gestamp-ek antolaturiko Junior Automotive Apprenticeship Advisory Board - #JA3B ekimenari amaiera emateko jardunaldian parte hartuko du bihar, Amorebieta-Etxanon.
Europako Drives Proiektuaren baitan garatzen den ekimena da JA3B, eta ikas-ekinezko prestakuntza bultzatzea du helburu. Bihar Boroan egingo den ekitaldian 14 eta 18 urte bitarteko 40 ikasle gazte inguru elkartuko dira, zazpi herrialdetakoak, automobilgintzaren etorkizuna elkarlanean diseinatzeko eta pentsatzeko, bai maila akademikoan, bai profesionalean.
EGUNA: otsailak 27, osteguna
ORDUA: 12:30etan
LEKUA: Gestamp Technology Institute – GTI.
Boroa, 2, Amorebieta-Etxano