Eu

Ingurumen sailburuorde Elena Morenok Basque Ecodesign Meeting 2020 kongresuaren bigarren jardunaldiari irekiera emango dio eta "Berrikuntza eta ekodiseinua Euskadin" mahai-ingurua moderatuko du

2020.eko otsailak 27, 09:30 2020.eko otsailak 27, 10:15 Ingurumen sailburuorde Elena Morenok Basque Ecodesign Meeting 2020 kongresuaren bigarren jardunaldiari irekiera emango dio eta "Berrikuntza eta ekodiseinua Euskadin" mahai-ingurua moderatuko du
2020.eko otsailak 27 09:30 - 10:15
Palacio Euskalduna, Bilbao, Avda. Abandoibarra, 4
Ekitaldiko kargudunak: Elena Moreno Zaldibar

Basque Ecodesign Meeting 2020 ekodiseinua eta ekonomia zirkularrari buruzko Europako hegoaldeko ekitaldirik garrantzitsuena da, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak eta Basque Ecodesign Center-ek sustatuta.

Ekonomia zirkularreko eredu berriranzko trantsizioan, berrikuntzak funtsezko garrantzia du. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030 lantzeko oinarrietan, hiru lan-area lehenetsi identifikatu dira: industria adimenduna, energia garbiagoak eta osasun pertsonalizatua; horiez gain, ekoberrikuntza-aukeren nitxoak, hiri jasangarriak, elikadura osasungarria eta kultura-industriak ere aipatu dira. Area eta nitxo horiek guztiak oso lotuta daude ekonomia zirkularraren printzipioekin; izan ere, Planaren hiru zeharkako ekimenetako bat da. Horregatik, Euskadik berrikuntza eta ikerketa bultzatuko ditu erakundeetan, lankidetza-eredu desberdinen bidez. Euskadiko enpresek gero eta dinamikoagoak izan beharko dute, gero eta gehiago inbertitu beharko dute ekonomia zirkular eta karbono gutxiko batean, eta ikerketak egin beharko dituzte beren produktu berri horiek aukera eman dezaten ingurumen-inpaktua eta produktu horien prestazioak nahiz kostuak hobetzeko. Ildo horretatik, funtsezkoa da Eusko Jaurlaritza aldaketa horien sustatzaile gisa azaltzea, laguntza-lerroen eta -programen bitartez.

Elena Moreno saiburuordeak moderatuko duen mahai-inguruan ondokoek parte hartuko dute:

  • Olga Martín, Aclima
  • Joseba Bilbatua, Mondragon Corporación
  • Amaia López Iriondo, Confebask
  • Lola Elejalde, Innobasque
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak