
URA - Parte-hartze publikoko prozesuak. Uholde arriskua
2020.eko martxoak 04, 17:00 2020.eko martxoak 04, 20:00 URA - Parte-hartze publikoko prozesuak. Uholde arriskuaGai nagusien behin behineko eskema (GNbE) herritarren parte-hartzeari irekia den dokumentua da, eta, Uraren Esparru Zuzentarauaren 14. artikuluari jarraituz, jendaurrean jarri behar da parte-hartze publikoen hiru maila nagusien bitartez: informazioa eskaini, kontsulta publikoa eta herritarren parte-hartze aktiboa
Parte-hartze prozeduran gaikako lau lan-talde aurreikusten ditu Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Hirugarren Plangintza Zikloko (2021-2027) gai nabarmenenak jorratze aldera. Bertan parte hartzeko gonbitea luzatzen zaie urarekin zerikusirik duten eragile nagusiei. Horien artean, erakundeak, eragile ekonomikoak, elkarteak, jatorri anitzeko fundazioak, ur-hornidura eta saneamendua kudeatzen duten erakundeak eta sektoreko beste eragile batzuk.
Tailer tematikoak gidoi honen arabera garatuko dira:
- Ongietorria.
- GNbEren aurkezpena eta testuingurua.
- Eztabaidatu beharreko gai nagusien diagnostikoa edo problematika: interesa duten eragile nagusiek arazoen inguruan duten iritzia azaldu dezakete, eta horrela, ondorengo eztabaidarako abiapuntu interesgarria emango dute.
- Parte-hartze publikoko prozesuaren aurkezpena.
- Dinamika parte-hartzailea: eztabaida-talde bat osatuko da, eztabaida-gai bakoitzerako hobekuntza-proposamenak zehazteko helburuarekin. Ondoren, informazioa komunean jarriko da. Azkenik, bertaratzen direnek parte-hartze prozesua ebaluatzeko galdetegi bat bete ahalko dute.
- Amaiera/agurra.
Aurreikusitako tailerretakoren batera joan nahi izanez gero, izena eman dezakezu ParticipacionPlanHidrologico@uragentzia.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Halaber, zure ekarpenak eta iradokizunak helaraz ditzakezu aipatutako posta elektronikora idatziz edo www.irekia.eus web-orriko foroaren bitartez.
Informazio gehiago: https://www.uragentzia.euskadi.eus/ekitaldia/uholde-arriskua/u81-0003781/eu/