
Cristina Uriarte eta Maite Alonso, Adimen-gaitasun Handiei buruzko jardunaldian izango dira
2020.eko otsailak 20, 09:30 2020.eko otsailak 20, 10:00 Cristina Uriarte eta Maite Alonso, Adimen-gaitasun Handiei buruzko jardunaldian izango diraADIMEN-GAITASUN HANDIEN INGURUKO JARDUNALDIA
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Maite Alonso sailburuordearekin batera, Hezkuntza Sailak antolatuta bihar Bilbon Adimen-gaitasun Handien inguruan burutuko den jardunaldian parte hartuko du.
Jardunaldiak hezkuntzako 350 profesional inguru elkartuko ditu Bilbon. Mahainguru nahiz aurkezpenen bidez, Adimen-gaitasun Handiko Ikasleei Hezkuntza-arreta emateko Plana ezartzeko ematen ari diren pausoen berri izango dute bertan.
EGUNA: otsailak 20, osteguna
ORDUA: 9:30etan
LEKUA: Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioa
Ibarrekolanda plaza, 1 - Bilbo (Sarriko metro geltokia)