Ekitaldiak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Dibulgazio jardunaldia "Txerriekin egindako baso-larregintza, sustatzeko praktika bat?"

2020.eko otsailak 13, 09:30 2020.eko otsailak 13, 14:15 Dibulgazio jardunaldia "Txerriekin egindako baso-larregintza, sustatzeko praktika bat?"
2020-02-13 09:30 - 14:15
Las caballerizas, Arkaute, Granja Modelo s/n
Ekitaldiko kargudunak: Leire Barañano Orbe

Txerriekin egindako baso-larregintzako saiakuntza pilotu ezberdinak garatzea bultzatu dute bai espazio naturalaren dibertsifikazioan eta multifuntzionaltasunaren inguruan hazten ari den interesak, bai desagertzeko arriskuan dauden espezie autoktonoen kontserbaziorako estrategiek (agrobiodibertsitatea) eta baita kalitateko elikagaietara zuzendutako ekoizpenak ere. Sistema hauetako elementuen (lurzorua, larrea, zuhaitza eta txerria) arteko interakzio ekonomikoek eta ekologikoek ekoizpen sistema konplexua agerian uzten dute eta horrekin batera, sistemaren egitura eta funtzionamenduaren ezagutzan oinarritutako kudeaketaren beharra.

Testuinguru orokor honetan, gaurko jaurnaldia prestatu da. Bertan baso-larregintzako aprobetxamendua duten basoetan txerri arraza ezberdinek (Porco Celta, Gochu Asturcelta, Euskal Txerri, Basatxerri) eta erregimen estentsiboko abere-karga ezberdinek duten ingurumen inpaktuari buruzko emaitza garrantzitsuenak azalduko dira.

EGITARAUA

IZENA EMATEAK

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)