Ekitaldiak Hezkuntza

Cristina Uriartek FLL_Euskadiren finalari hasiera emateko ekitaldian parte hartuko du, Donostian

2020.eko otsailak 08, 09:45 2020.eko otsailak 08, 11:30 Cristina Uriartek FLL_Euskadiren finalari hasiera emateko ekitaldian parte hartuko du, Donostian
2020-02-08 09:45 - 11:30
Eureka Zientzia Museoa, Donostia - San Sebastian, Mikeletegi 43
Ekitaldiko kargudunak: Cristina Uriarte Toledo, Miren Artaraz Miñón, Amaia Esquisabel Alegría

2020KO FIRST LEGO LEAGUE EUSKADI

FINALA

 

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, 2020ko First Lego League Euskadi lehiaketaren finalari hasiera emateko ekitaldian parte hartuko du, bihar larunbata, Donostiako egoitzan.

            EGUNA:    otsailak 8, larunbata

            ORDUA:    9:45etan

            LEKUA:      Eureka! Zientzia Museoa

                                    Mikeletegi pasealekua, 43    -  Donostia

Era berean, Amaia Esquisabel Ikerketa zuzendaria Deustun jokatuko den finalean izango da, eta Miren Artaraz Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria, berriz, Arrasateko finalean.

Izan ere, 2020ko FLL-Euskadi lehiaketak hiru egoitzan jokatuko du finala, aldi berean: Donostian, Deustun eta Arrasaten. Era honetan, parte hartzen duten ikasle eta talde kopurua ugaritzea lortu da.

Euskadiko 51 ikastetxetako 1.200 ikasle inguruk -126 taldetan banatuta- euren proiektu zientifikoak defendatuko dituzte 2020ko First Lego League Euskadiren finalean. Aurten, FLL-ren erronkak City Shaper du izena. Taldeek, irtenbide berritzaileak bilatu beharko dituzte lan egin eta bizi izateko ingurune hobeak eraikitzeko."

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)