Eu

Javier Bikandik Manchesterren egingo den "OECD Innovative Citizen Participation Network Meeting" topaketan parte hartuko du

2020.eko urtarrilak 29, 08:30 2020.eko urtarrilak 29, 17:30 Javier Bikandik Manchesterren egingo den "OECD Innovative Citizen Participation Network Meeting" topaketan parte hartuko du
2020.eko urtarrilak 29 08:30 - 17:30
People’s History Museum , Manchester, Manchester
Ekitaldiko kargudunak: Javier Bikandi Irazabal

Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak "OECD Innovative Citizen Participation Network Meeting" topaketan parte hartuko du. Jardunaldia The Organisation for Economic Co-Operation and Development (OECD) lankidetzarako eta garapen ekonomikorako erakundeak antolatu du.

OECD Herritarren Partaidetza Sareak hainbat elkarte eta erakunde bilduko ditu Manchesterren, tartean Eusko Jaurlaritza, demokrazia irekiaren prototipoei buruz hitz egiteko.

Javier Bikandik hainbat mahai-ingurutan parte hartuko du. Bertan parte-hartzaileek esperientziak partekatzeko aukera izango dute. Topaketa gaur, urtarrilak 29, izango da 8:30etatik aurrera Manchesterreko People's History Museumen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak