
Cristina Uriartek eta Maite Alonsok irakasleen lanari aitortza egiteko jardunaldia irekiko dute
2020.eko urtarrilak 23, 10:15 2020.eko urtarrilak 23, 10:45 Cristina Uriartek eta Maite Alonsok irakasleen lanari aitortza egiteko jardunaldia irekiko duteIRAKASLEEN LANARI AITORTZA EGITEKO JARDUNALDIA
“Haur Hezkuntza. Bizitzako oinarrien bidaideak”
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Maite Alonso sailburuordearekin batera, “Haur Hezkuntza. Bizitzako oinarrien bidaideak” jardunaldiari irekiera emango dio bihar goizez, Donostian. Ekitaldiak hezkuntzako 150 profesionaletik gora batuko ditu Musikenen, Haur Hezkuntzaren inguruan hausnarketak eta esperientziak partekatzeko.
Hezkuntza Sailak, Haur Hezkuntzan diharduten hezitzaileei esker ona erakutsi nahi die ekitaldi honen bidez, haurren formazioan eta garapenean garrantzi bizikoa den Hezkuntza etapa honetan egiten duten lanagatik.
Jardunaldian, berriki erretiroa hartu duten Haur Hezkuntzako maisu-maistrek Hezkuntza Sailaren aitortza jasoko dute.
EGUNA: urtarrilak 23, osteguna
OEDUA: 10:15etan
LEKUA: Musikene, Goi mailako Musika Ikastegia
Europa Plaza, 2 - Donostia
Jardunaldiaren egitaraua, hemen eskura:
https://bideoak2.euskadi.eus/2020/01/23/news_59758/Egitaraua.pdf