
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Europako kontzertuen aurkezpena
2020.eko urtarrilak 22, 10:15 2020.eko urtarrilak 22, 11:45 Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Europako kontzertuen aurkezpena2020 urtean Euskadiko Orkestra Sinfonikoak nazioarteko irteera bikoitza egingo du, Europako bi hiri garrantzitsutan estreinatzeko. Lehen bisita larunbat honetan izango da, urtarrilak 25, Parisko Théâtre des Champs-Élysées aretora.
Bihar egingo dugun prentsaurrekora gonbidatzen zaitugu, Frantziako hiriburura egingo dugun lehen bisita honen xehetasunak ezagutzera emateko, baita martxoaren hasieran egingo dugun bigarren irteera iragartzeko ere.
Aurkezpena Kursaaleko Dantza Aretoan egingo da, kontzertu honen entsegu orokorraren aurretik.
Eguna: asteazkena, urtarrilak 22.
Ordua:
- 10:15 prentsaurrekoa
- 11:00 Hedabide grafikoen sarrera entsegu orokorrera
Elkartze-gunea: Kursaal Auditoriumeko ate nagusia.
Parte-hartzaileak:
- Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzaren Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea
- Oriol Roch, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusia
- Robert Treviño, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra
- Jennifer Johnston, mezzosopranoa
Corby Welch, tenorra

