Eu

WORLD URBAN FORUM (WUF 10) 10. Bilkura

2020.eko otsailak 08, 08:00 2020.eko otsailak 13, 20:30 WORLD URBAN FORUM (WUF 10) 10. Bilkura
2020.eko otsailak 08 - 2020.eko otsailak 13
Abu Dhabi National Exhibition Centre (ADNEC), Abu-Dhabi, ADNEC
Ekitaldiko kargudunak: Maria Aranzazu Leturiondo Aranzamendi, Ignacio de la Puerta Rueda

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat, Lurralde Plangintzaren sailburuorde Arantza Leturiondok eta Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze zuzendari Ignacio de la Puertak osatua, Munduko Hiri Foroaren (WUF10) hamargarren bilkuran izango da, 2020ko otsailaren 8tik 13ra bitartean, Abu Dhabin, Arabiar Emirerri Batuetan.

Nazio Batuek 2001ean ezarri zuten Munduko Hiri Foroa, eta hiriei eta giza kokaguneei buruzko munduko konferentziarik garrantzitsuena dela jotzen da. Hamargarren saioan, Ekialde Ertaineko herrialde batean egingo da lehen aldiz, eta bertan izango dira lider nazionalak, auzo marjinaletako biztanleak, ministroak, Nazio Batuetako ordezkariak, emakume-taldeak, alkateak, gazteak, akademikoak, diplomatikoak, komunitateen eta enpresen liderrak, parlamentariak, tokiko gobernu-taldeak, hiri-ekintzaileak eta beste asko.

Honako hau da aukeratutako gaia: "CITIES of opportunities – Connecting Culture and Innovation" (aukera-hiriak – kultura eta berrikuntza konektatzen).

WUF10 Munduko Hiri Foroan, urbanizazio jasangarrien espezialistek eta adituek aztertuko dute giza eskubideetan oinarritutako kultura-aniztasunak nola sustatzen dituen hiri-eremuetan inklusioa, tolerantzia eta parte-hartzea.

WUF10ean plangintzari eta administrazioari buruzko ideia berritzaileak eta jardunbide egokiak partekatuko dira, herritar guztiek oinarrizko eta hiriko zerbitzu egokiak eta eskuragarriak eskuratu ahal izatea bermatzeko.

Aurreikusita dago Foroan networking ekitaldiak antolatzea, Hiri Agenda Berria (HAB) ezartzeari eta Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) lortzeari buruzko aliantzak edo baterako ekimenak indartzeko eta sortzeko; ekitaldi paraleloak, hala nola HAB ezartzearekin lotutako harrerak, aurkezpenak eta gaiak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak