
Beatriz Artolazabalek Oarsaldean abian jarri diren enplegua eta gizarteratzearen aldeko ekimenak aurkeztuko ditu
2020.eko urtarrilak 17, 12:00 2020.eko urtarrilak 17, 12:30 Beatriz Artolazabalek Oarsaldean abian jarri diren enplegua eta gizarteratzearen aldeko ekimenak aurkeztuko dituBeatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailburuak, Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Foru Aldundiako diputatuarekin, eta Oarsaldeako beste ordezkariekin batera prentsaurrekoa eskainiko du. Lezoko Badia Berri enpresaren egoitzan izango da eta bertan eskualdean abian jarri diren enplegua eta gizarteratzea sustatzeko hainbat ekimen aurkeztuko ditu.
Badia Berri gizarteratze enpresari bisita egingo da era berean, Oarsoaldea Garapen Agentziako arduradun teknikoen eskutik. Gainera, gaur egun, Badia Berrin lanean ari den langile baten testigantza entzuteko parada izango dute bertaratuek eta hedabideek.
Izango dira: Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailburua; Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Foru Diputatua; Miguel Angel Sanchez, Lezoko udaleko zinegotzia; Aizpea Otaegi, Oarsoaldea Garapen Agentziaren kontseilaria eta Errenteriako Alkatea, beste batzuen artean.