
Cristina Uriartek eta Maite Alonsok Gasteizko Barrutia ikastetxe publikoa bisitatuko dute, Magnet-Erakarri programaren baitan
2019.eko abenduak 18, 10:00 2019.eko abenduak 18, 10:30 Cristina Uriartek eta Maite Alonsok Gasteizko Barrutia ikastetxe publikoa bisitatuko dute, Magnet-Erakarri programaren baitanURIARTE SAILBURUAK BARRUTIA IKASTETXE PUBLIKOA BISITATUKO DU GASTEIZEN, MAGNET-ERAKARRI PROGRAMAREN BAITAN
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Maite Alonso sailburuordearekin batera, Gasteizko Pedro Ignacio Barrutia Ikastola ikastetxe publikora bisita egingo du bihar goizez. Hezkuntza Sailak abian jarri duen MAGNET-ERAKARRI programan parte hartzen ari den ikastetxeetako bat da hau. Zehazki, Barrutia Ikastola Gasteizko Artium Museoarekin lankidetzan ari da garatzen bere hezkuntza-proiektua.
“Euskara ardatz, artea bide” goiburu hartuta, eskola eta museoa elkarrekin garatzen ari diren ekintzek eskola dinamizatzea, biziberritzea eta ikastetxeari prestigioa ematea dute helburu, bere ingurunerako erreferentzia bihur dadin.
Bisitan izango dira, halaber, Artium Museoko nahiz Gasteizko Udaleko ordezkariak ere.
EGUNA: abenduak 18, asteazkena
ORDUA: 10:00etan
LEKUA: Pedro Ignacio Barrutia Ikastola HHLHI
Espoz y Mina kalea, z/g - Vitoria-Gasteiz
Ikastetxerako bisitaren ondoren, Barrutia Ikastolak eta Artium Museoak hezkuntza komunitateri zuzenduriko ekitaldia ospatuko dute arratsaldez, orain arte burututako ekintzak azaldu eta ondorengo hilabeteetarako dituzten planak aurkezteko.
EGUNA: abenduak 18, asteazkena
ORDUA: 17:30etan
LEKUA: Artium Museoa
Frantzia kalea, 24 - Vitoria Gasteiz

