Ekitaldiak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Josu Erkoreka Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen urteko osoko bilkuraren buru izango da

2019.eko abenduak 19, 16:00 2019.eko abenduak 19, 18:00 Josu Erkoreka Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen urteko osoko bilkuraren buru izango da
2019.eko abenduak 19 16:00 - 18:00
Eusko Jaurlaritzaren egoitza-Sede del Gobierno Vasco, Lakua II, Vitoria-Gasteiz , C/ Donostia-San Sebastián 1
Ekitaldiko kargudunak: Josu Erkoreka Gervasio, Sabino Torre Díez, Xabier Unanue Ortega, Itziar Lizeaga Romero, Tatiana González San Sebastián

Eusko Jaurlaritzaren Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkoreka Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen urteko osoko bilkuraren buru izango da. Batzorde hau izaera kolegiatua duen aholku-organo gisa jaio zen, Euskal Zuzenbide Zibila ikertu, ebaluatu eta bere garapena sustatzeko, legeak aldatzeko beharren inguruan informatzeko, proposamenak, aldaketak eta berrikuntzak planteatzeko, eztabaida eta solasaldi profesionala bultzatzeko eta Legebiltzar zein Jaurlaritza gaiaren inguruan aholkatzeko.

Eusko Jaurlaritzako, Eusko Legebiltzarreko, hiru lurralde historikoetako batzar nagusietako, hiru lurralde historikoetako abokatu, prokuradore eta notarioen elkargoetako, Euskal Herriko Erregistratzaileen Elkargoko, EHU-UPV, Deustu eta Mondragon unibertsitateetako, Zuzenbidearen Euskal Akademiako, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eta Ministerio Fiskaleko kideek osotzen dute bilkura.  

Bilera gaur, osteguna, abenduaren 19a, arratsaldeko 16:00etan izango da, Lakuan eta honako osaera du:

Presidentea:

  • Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua

Idazkaria:

  • Xabier Unanue, Lege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendaria

Batzordekideak: 

  • Zuzenbide zibilaren arloan eskumena duen saila:
    • Sabino Torre, Araubide Juridikoaren sailburuordea
    • Itziar Lizeaga, Toki Administrazioarekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria
    • Tatiana Gonzalez San Sebastian, Kabineteko zuzendaria
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)