Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Jose Antonio Aguirre eta Jesus Mª Leizaola erbesteko lehendakariei Eusko Jaurlaritzak antolatutako omenaldiaren buru izango da

2019.eko abenduak 15, 12:00 2019.eko abenduak 15, 13:30 Lehendakaria Jose Antonio Aguirre eta Jesus Mª Leizaola erbesteko lehendakariei Eusko Jaurlaritzak antolatutako omenaldiaren buru izango da
2019.eko abenduak 15 12:00 - 13:30
Casa de Juntas de Gernika, Gernika, Allende Salazar Kalea
Ekitaldiko kargudunak: Iñigo Urkullu Renteria, Josu Erkoreka Gervasio, Arantxa Tapia Otaegi, Beatriz Artolazabal Albeniz, Iñaki Arriola López, Pedro María Azpiazu Uriarte, Cristina Uriarte Toledo, Miren Nekane Murga Eizagaechevarria, Sonia Pérez Ezquerra, Bingen Zupiria Gorostidi, Estefanía Beltran de Heredia Arroniz, María Jesús Carmen San José López, Jonan Fernández Erdozia, Miren Aintzane Ezenarro Egurbide
lege-oharra
Ohar teknikoa:
Zuzeneko emanaldiak HTML5 eta Flash formatutan egiten dira, eta zure bisorea bietako edozein kargatzen saiatuko da. Flasharen kasuan, zure nabigatzailearengako osagarria edo plugin-a izan beharko duzu instalatuta, aktibatuta eta eguneratuta.

Lehendakaria Jose Antonio Aguirre eta Jesus Mª Leizaola erbesteko lehendakariei Eusko Jaurlaritzak antolatutako omenaldiaren buru izango da. Ekitaldia GOGORA Institutuak antolatu du, gogora ekarriz lehen Eusko Jaurlaritza, Aguirre Lehendakaria buruan zuela, behin betiko erbestera joatearen 80 urte bete direla, eta Leizaola Lehendakaria Euskadira itzuli zela 40 urte bete direla, erbestean 43 urte eman ondoren.

Omenaldira bertaratuko dira Jose Antonio Aguirre eta Jesus Mª Leizaolaren senitartekoak, Carlos Garaikoetxea, Jose Antonio Ardanza, Juan Jose Ibarretxe eta Patxi Lopez lehendakariak, egungo Eusko Jaurlaritzako sailburuak, eta EAEko erakunde eta alderdi politikoetako ordezkari ugari.

Ekitaldia hasiko da Donostiako Orfeoiaren kantaldi batez. Ondoren, bideo-emanaldi bat jarriko da eta, gero, omendutako lehendakarien familien bi ordezkarik hartuko dute hitza. Bukatzeko, Urkullu Lehendakariak hitz batzuk esango ditu.

Gernikako Arbolaren aurrean urteurrenerako argazki bat atera ondoren, bertaratuek “Euskal erbestea Gerra Zibilaren ondoren” argazki-erakusketa bisitatuko dute, Gernikako Batzarretxeko Liburutegian jarritakoa, GOGORAk bertan antolatua. 

 

(*) Hedabideek Gernikako Batzarretxean 11:00etan egon beharko dute. Programatutako ekitaldi guztien telebista-seinalea egongo da, bai barruan (Hemizikloan, Beirate aretoan, Liburutegian), bai kanpoan (Gernikako Arbolaren ondoan). Dena den, baliabide grafikoek irudiak eta argazkiak eskuratu ahal izango dituzte kanpoan, beren ekipoekin.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak