Eu

Arriola sailburua buru izango da Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluaren bileran. Bertan, Irisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategia onartuko da

2019.eko abenduak 11, 10:00 2019.eko abenduak 11, 12:00 Arriola sailburua buru izango da Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluaren bileran. Bertan, Irisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategia onartuko da
2019.eko abenduak 11 10:00 - 12:00
Laboratorio de Control de Calidad de la Edificación , Vitoria-Gasteiz, C/ Agirrelanda 10
Ekitaldiko kargudunak: Iñaki Arriola López, Pedro Javier Jauregui Fernández, Pablo García Astrain, Fernando Uriondo Ispizua, Leire Corrales Goti, Aitor Uriarte Unzalu

Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluaren osoko bilkuraren buru da. Bertan, argi berdea emango zaio Irisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategiari. Estrategiak 41 jarduera-ildo zehazten ditu hainbat arlotan, hala nola hirigintzan, justizia-administrazioan, garraioan, hezkuntzan edo berrikuntzan.

Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseilua Eusko Jaurlaritzako hainbat sailek, foru-aldundiek, Eudelek, irisgarritasunean zailtasunak dituzten pertsonen elkarteek, kontsumitzaileen eta eraikitzaileen elkarteek, Erretiratuen eta Pentsiodunen Federazioak eta Arkitekto, Aparejadore eta Bideetako Ingeniarien Elkargoek osatzen dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak